Julio Alberto Roca

Julio Alberto Roca

Bizitza
JaiotzaGasteiz1960ko urriaren 24a (65 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilari amateurra eta para table tennis player (en) Itzuli
KidetzaZuzenak

Julio Alberto Roca Llamas (Gasteiz, 1960ko urriaren 24a) arabar kirol-argazkilaria eta kirol egokituaren sustatzailea da.

Biografia

Polioa izan zuen umetan, gaixotasun horren aurkako txertoa zabaltzen hasi zenean. Gaixotasunak Gorlizko itsas-sendategira eraman zuen, eta han bizi izan zen hainbat urtez, gaixotasuna tratatuz.[1] Han hasi zen mahai-tenisean. 1974tik 1975era Madrilgo INRIn egon zen, eta han jarraitu zuen bere kirolarekin, eta behin Gasteiza itzulita, klubaren sorrerarekin inplikatu zen.[2]

Helduaroan, bere denbora librea kirol egokitua sustatzera bideratzea erabaki zuen, baita ikusgarritasuna ematera ere, kazetaritzaren estaldura eskasa ikusita, kirol egokituko diziplinen irudi faltarekin.

1980an, dibertsitate funtzionala zuen lagun talde batekin batera, Zuzenak Kirol Klubaren sortzaileetako bat izan zen, non bi kirol baino ez zeuden: saskibaloi egokitua eta mahai-tenisa. Rocak 30 urte baino gehiago eman zituen klubeko buru, 2023ko urtarrilera arte.[3] 10 urtez izan zen mahai-tenislari.

Argazkilari afizionatu gisa, kirol egokitua dokumentatzeaz gain, Gasteizko, Arabako eta inguruko kultur, politika, kirol eta gizarte jarduera asko dokumentatu ditu. Jull Roc bezala sinatu zituen bere lanak.

Bestetik, Zalu kopia-dendan lan egin zuen, 2015ean erretiroa hartu zuen arte.[4]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «"EL fotógrafo del pueblo"» EITB 2022-10-23.
  2. (Gaztelaniaz) «Julio Alberto Roca Llamas. El alcalde de Vitoria» Mitos y leyendas del baloncesto en silla de ruedas 2018-05-09.
  3. Gatón, Natxo. (2023-01-12). «Julio Roca cede el testigo en Zuzenak» Gasteiz Hoy.
  4. (Gaztelaniaz) «La gala del deporte alavés» El Correo 2008-01-12.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.