1992an, María Galindo eta Mónica Mendozarekin batera, Mujeres Creando mugimendua sortu zuen.[2] 2002an erakundea zatitu[3] eta 2003an Mujeres Creando Comunidad[4] bultzatu zuen feminismo autonomo eta anarkista nahikoa ez zelakoan.
Hilando fino desde el feminismo comunitario (2008) liburuaren egilea da, non kultura indigenaren testuinguruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bezalako nozioetan sakontzen du. Mendebaldeko feminismoa, kolonialismoa, neoliberalismoa, gorputza eta sexualitateaz ere aritzen da. Aimara feminista eta lesbiana gisa definitzen du bere burua.
Paredes feminismo komunitarioa-ren parte da, zeinak gizon eta emakumen arteako harreman hierarkikorik gabeko komunitatearen alde egiten duen.[5] Norbanakoari baino komunitateari erreparatzen dion ikuspegia da.[6]
Feminismo komunitarioak patriarkatu koloniala ez ezik, kultura indigenetatik eratorritako patriarkatua ere zalantzan jartzen du, horren harira Evo Morales-ek gobernutik egin dezakeen ekarpena baino gizarte mugimenduetan jartzen du eraldaketarako indarra.[7]
Emakume indigena, eta ez indigenen, emantzipazioaren alde egiten du.[5]