Julia Catherine Beckwith

Julia Catherine Beckwith

Bizitza
JaiotzaBrunswick Berria1796ko martxoaren 10a
Herrialdea Kanada
HeriotzaBrunswick Berria1867ko azaroaren 28a (71 urte)
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea

Julia Catherine Beckwith (Fredericton, Brunswick Berria, 1796ko martxoaren 10aibidem, 1867ko azaroaren 28a) Kanadako lehen eleberrigilea izan zen.

Bizitza

Brunswick Berriko Fredericton hirian jaioa, bere lehen urteak Eskozia Berrian eta Quebecen eman zituen. Beckwithen ama, Julie-Louise Le Brun, Jean Baptiste Le Brun de Duplessisen alaba, XVII. eta XVIII. mendeetan Kanadara emigratu zuen familia frantziar aberats batekoa zen[1]. Aita, Nehemiah Beckwith, Ingalaterra Berrikoa zen eta 1780an Brunswicken kokatu zen, non ontzigintza enpresa arrakastatsu bat eduki zuen[2]. Quebecen eta Eskozia Berrian zehar bidaiatuz, esperientzia berri asko lortu zituen, geroago eleberrietan adierazi zituenak[3].

Beckwithen ama katolizismoan hezi zen, baina geroago metodismora konbertitu zen, senarraren erlijio-ikuspegiei jarraituz. Hala ere, katolizismoa izan zen Beckwithen lehen eleberriaren gaia. Liburu hori St Ursula's Covent (edo The Nun of Canada) izenburua zuen, eta Beckwithek idatzi zuenean, hamazazpi urte besterik ez zituen[2].

Eleberri hori idatzi eta bi urtera, aita hil zitzaion[2]. 1820an, Julia Catherine Kingstonera bidali zuten familiarekin bizitzera. Han nesken barnetegi bat sortu zuen[4] eta 1822ko urtarrilaren 3an George Henry Hartekin ezkondu zen[1].

Hamar urte baino gehiago behar izan zituen Beckwithek bere lana argitaratuko zuen norbait aurkitzeko. 1824an, Hugh C. Thomsonek St. Ursula's Convent or, The Nun of Canada; Containing Scenes from Real Life argitaratzea erabaki zuen, modu anonimoan, Beckwithek nahi zuen bezala[2]. Hala ere, 165 ale baino ez ziren egin. Eleberria kritikatua izan zen «korapilatsuegia» izateagatik, eta ia ale guztiak galdu ziren[2].

Geroago, Beckwith Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, eta bertan bigarren eleberria idatzi zuen, Tonnawanda ; or, The Adopted Son of America ; an Indian Story[5]. 1831n Frederictonera itzuli zen senarrarekin eta sei seme-alabekin. Han hirugarren eleberria idatzi zuen, Edith (edo The Doom), gaur egunera arte argitaragabe dagoena[2]. 1867ko azaroaren 28an, Julia Catherine Beckwith hil zen Frederictonen, 71 urte zituela[2].

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Morgan, Henry James. (1903). Types of Canadian Women and of Women who are or have been Connected with Canada. Toronto: Williams Briggs, 152 or. (Noiz kontsultatua: 2024-11-19).
  2. a b c d e f g (Ingelesez) Jones, Donald. Canada's First Novel Written by a Woman. Toronto Star (argitaratze data: 1989-02-25).
  3. (Ingelesez) Davies, Gwendolyn. (1997). «Hart, Julia Catherine (1796-1867)» Oxford Companion to Canadian Literature. Literary Reference Center. EBSCO, 518 or..
  4. (Ingelesez) «Julia Catherine Hart» Guide to Literary Masters and Their Works. Literary Reference Center. EBSCO.
  5. (Ingelesez) Bond, Carolyn. «Vivid Views» The Whig-Standard 1991-09-21.

Kanpo estekak