Julia Bascom pertsona autisten eskubideen aldeko estatubatuar ekintzailea da. Autistic Self Advocacy Network erakundeko egungo zuzendari exekutiboa da eta Ari Ne'eman ordezkatu zuen ASANeko presidente gisa 2017ko hasieran[1].
Bizitza
New Hampshire Estatuko Garapen Desgaitasunen Kontseiluan parte hartu zuen[2]. 2017an ASANeko presidente bihurtu zen, Ari Ne'eman ordezkatuz[1].
Sesame Street telesailerako Julia izeneko pertsonaia autista sortzeko kontsultatutako adituetako bat izan zen[3].
Pertsona autista bera[4], autistek beren osasunez, eskubideez eta ongizateaz hitz egitearen garrantzia azpimarratzen du[5]. Haren ustez, garrantzitsua dela aitortzea «ez dagoela ezer gaizki» autistekin[6]. 2018ko apirilaren 2an, Bascomek «autismoa duten emakume eta nesken egoera» jorratu zuen Nazio Batuen Erakundean[7].
2023ko irailaren 28an, ASANeko presidente kargua uzten zuela iragarri zuen[8].
Loud Hands proiektua
Julia Bascomek Loud Hands proiektua antolatu eta sortu zuen. Edukien forma anitz erabiltzen ditu: hitz idatziak, bideoak, arte bisuala, Internet eta abar[9]. Proiektua 2011ko abenduan jarri zen abian, pertsona autistek idatzitako saiakera antologia bat sortzeko crowdfunding kanpaina gisa[4]. Lortutako antologia, Loud Hands: Autistic People, Speaking, Steve SilbermanekNeuroTribes liburuan «aurrekari» gisa deskribatu zuen[10]. Proiektuak 20 urte baino gehiagoko kultura, historia eta idazkera bildu ditu[11].
↑(Ingelesez)Silberman, Steve. (2015). Neurotribes: The Legacy of Autism and How to Think Smarter About People Who Think Differently. Crows Nest: Allen & Unwin, 446 or. ISBN978-1-760-11363-6..
↑(Ingelesez)«Women Speaking Out»Organization for Autism Research 2015-05-01 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).