Julen Elgorriaga Goienetxe (Hondarribia, Gipuzkoa, 1948ko otsailaren 3a) politikaria da. Alderdi Sozialistaren kidea, Gipuzkoako Aurrezki Kutxan lan egin zuen, harik eta Gipuzkoako gobernadore zibil izendatu zuten arte. ETAren aurka Espainiako Gobernuak egindako gerra zikinean esku hartu zuen.[1] Lasa eta Zabalaren hilketan inplikazioa izateagatik, espetxe zigorra jasan zuen.[2]
1987an, Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari hautatu zuten.
Erreferentziak
Kanpo estekak