Julen Arriolabengoa Unzueta (Aramaio, Araba, 1960) euskal idazlea da.
Euskal Filologian doktore. Bere lehen liburua, ipuin liburu bat izan zen: Julia dinotsut (1985). Aurretik Kandela literatur taldean aritu zen eta Euskal Letren Dantza argitaratu zuen talde lanean (1984). Zenbait artikulu idatzia da, adibidez, ASJUn “Erdi Aroko kanta ezezagunak Ibarguen-Cachopin kronikan” (1996) eta Karmel-en “Lope Agirreren biografiarako datu berriak” (2001). Ibarguen-Cachopin kronika gaitzat hartuta aurkeztu zuen doktore-tesia (2006). Euskaltzaindia eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioren Mikel Zarate saiakera arloko 2007ko saria irabazi zuen Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan ikerketa lanagatik, 2008an argitaratua. Jaun Zuriaren Askazia da bere azken lana (2011), euskal mito historiko zenbait biltzen dituena, narrazio labur eta arinen bitartez kontatuak.
Idazlanak
Narrazioa
- Julia diñotsut (1985, Labayru.
- Euskal Letren Dantza (1984), Hordago.
- Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan (2008), BBK Euskaltzaindia.
- Jaun Zuriaren Askazia (2011), Alberdania.
- Ez jat garbatu (2021), Kinttondo edizioak.
Kanpo estekak