Juan Txillida Ameztoi

Juan Txillida Ameztoi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Txillida Ameztoi
JaiotzaDonostia, 1956
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2024ko abenduaren 15a (67/68 urte)
Familia
AitaGonzalo Txillida
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakartista, margolaria eta eskultorea

juanchillida.com
Instagram: juanchillida Edit the value on Wikidata

Juan Txillida Ameztoi (Donostia, 1956 - ibidem, 2024ko abenduaren 15a) gipuzkoar pintore eta eskultorea izan zen. Gonzalo Txillida pintorearen semea.

Estilo erabat pertsonala landu du 1981ean lehen aldiz Donostiako Alga galerian jendaurrean bere lanak aurkeztu zituenetik. Marrazki idealizatu, leun eta delikatua landu zuen lehen urteetan, baina, collagegintzan ere aritu ondoren, 1998. urtean eskulturari lotu zitzaion, eta horixe izan da azken urteetan jorratu duen alorra. Inguruko espazioari ere egitura guztiz berezia ematen dioten eskultura figuratibo txikiak eta berak eskultura bizigarriak deitzen dituenak landu ditu gehienbat, begirada bakar batean objektuaren plano guztiak utzi nahi dituztenak. 1981etik 2001 urtera arte hogei bakarkako erakusketa egin ditu, margogintzari eskainiak 1998ra bitartekoak, Donostiako La Colchonería eta Errenteriako Gaspar galerietan gehienbat. Taldekako hamabi bat erakusketatan ere parte hartu du hogei urte horien buruan, 1996ko Los seis Chillida erakusketa barne. 1999an, bestalde, Donostiako Benta Berri auzoko Parrokia berrian ikusgai dauden bi eskultura egin zituen: Kristo eta Andre Maria, bere aita Gonzalo Txillidak eginiko muralarekin batera aldare nagusiaren osagarri artistiko garrantzizkoenak direnak.

Erreferentziak