Juan Jose Irazusta Mitxelena (Hondarribia, Gipuzkoa, 1901eko apirilaren 25a - ibidem, 2001eko urtarrilaren 12a) gipuzkoar idazlea izan zen.[1]
Biografia
Irungo La Sallen egin zituen lehen mailako ikasketak. Argentinara ihes egin zuen Afrikako Gerrara ez joatearren. Patagonian eta panpetan ibili zen artzain. 1931n itzuli zen Euskal Herrira, eta Errenteriako esmalterian lan egin zuen. 1980an Nork bere bidea eleberri autobiografikoa argitaratu zuen Auspoa bilduman.
Erreferentziak