Juan José Amezaga Landaraso (Montevideo, Uruguai, 1881eko urtarrilaren 28a - Montevideo, Uruguai, 1956ko abuztuaren 20a) politikari eta legelari uruguaitarra izan zen, Uruguaiko presidente konstituzionala izandakoa 1943ko martxoaren 1etik 1947ko martxoaren 1era.
Biografia
Montevideon jaio zen, eta bere gurasoak Juan José Amézaga del Valle portugaletetarra eta Josefa Landaraso Ibarra brasildarra izan ziren, azken hau ere euskal jatorrikoa.[1][2]