Juan Eulogio Barra Buenos Aires probintziako herritxo bat da, Argentinan, Adolfo Gonzales Chaves izeneko udalerri barruan. Buenos Aires probintzian 135 udalerri daude.
Toponimia
Izena Juan Eulogio Barra (1832-1904) gogorazten du, 1912an eraiki zen tren-geltokiko lurren jabea zena, 1977ko urrira arte funtzionatu zuen trenbidea.
Aurelia Arkotxa euskaltzainaren aitona herritxo horretan lan egin zuen, trenbideko langile.[1]
Historia
1909ko martxoaren 2an sortu zen, tren-geltokia eraikitzean, bertan trenbideak konpontzeko tailerrak egin ziren. Horrek, trenbidearen mugimenduarekin batera, eragin zuen populazio-hazkuntza, mila biztanle izatera iritsi zen.[2]
Populazioa
212 biztanle zituen 2010ean, hau da, 2001eko aurreko erroldako 252 biztanleak baino %16 gutxiago.
Hezkuntza
Haurtzaindegia 904, Lehen Hezkuntzako Eskola José M. Estrada, Nekazaritzako Etxearen Tailerra, eskolaurreko eta lehen hezkuntza ematen dituzte. Alfredo Bellese Herri Liburutegiak hezkuntzaren panorama osatzen du.
Kirola eta tradizioa
Aipagarria da "Juan Eulogio Barra" Kirol Kluba. "Fortín Mapuche" Zentroak urtero antolatzen du eskualde mailako jai tradizionalista.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak