Juan Cruz de Urquiza (Buenos Aires, 1965eko apirilaren 13a) tronpetista, musikagile eta moldatzaile argentinarra da.
Biografia
Argentinako Buenos Airesen jaio zen 1965eko apirilaren 13an. Gauzak ikasi zituen Argentinako Unibertsitate Katolikoan (1983-1985) eta gero Berklee College of Music-en (1991-1993) eta bertan Major of Profesional Music-an lizentziatu zen.
Wilfredo Cardoso, Roberto Fernández, Américo Belloto eta Lou Mucci-rekin tronpeta ikasi zuen, eta harmonia eta inprobisazioa Jerry Bergonzi saxofonista estatubatuarrarekin.
Arnie Lawrence, Paquito D'Rivera, "Chucho" Valdés (Colón Antzokian Buenos Airesko Orkestra Filarmonikoarekin batera), Fred Hersch boskotea, Jhonny Coles, Mike Longo, Marc Copland, Claudio Roditi, Conrad Herwig, Osvaldo Fattoruso musikariekin jo zuen, eta Argentinako jazz musikari garrantzitsuenekin (Luis Salinas, Javier Malosetti, Horacio Larumbe, Jorge Navarro, B. López Furst, R. Fernández, Mono Fontana, etab.).
Beste batzuen artean hauekin grabatu zuen: "The Big Van" eta Guillermo Kleinen "Los Guachos" (Bill McHenry, Chris Cheek, Miguel Zenon, Taylor Haskins, Sandro Tomasi, Ben Monder, Richard Nant, Jeff Ballard eta Fernando Huergo), Conrad Herwig, Quinteto Urbano, Mariano Otero Orquesta, Javier Malosetti eta Arida Conta Taldea, non Tom Harrell, David Kikosky eta Donny McCaslin ere parte hartu zuten.
1994an, jada Argentinan kokatuta, bere taldea sortu zuen Jazz areto garrantzitsuenetan jotzen.
1996ko urtarrilean Bernardo Sasseti piano-jotzaile portugaldarrak gonbidatu zuen "Mundos" proiektuan parte hartzera Jordy Rossi, Perico Sambeat eta Javier Colinarekin batera, Lisboako hirian kontzertua eskainiz eta VERVE diskoetxearentzako grabazioa eginez.
Urte horretan bertan Paquito D'Rivera saxofoi jotzaile kubatarraren boskotean sartu zen, Uruguaiko Punta del Este-n ospatutako Nazioarteko Jazzaldian. 1997an Txilen ospatu zen V. Nazioarteko Jazzaldian parte hartzera gonbidatu zuten eta bertan James Moody, Iván Lins eta beste musikari garrantzitsu batzuekin batera jo zuen.
2007an Chano Dominguez piano-jotzaile espainiar ospetsuaren taldean sartu zen, Mexikon, Espainian eta Frantzian zehar. 2008an Ligia Pirorekin batera "Strange Fruit" orkestra sortu zuen 2010ean argitaratuko den disko lana eginez.
Diskografia
Bakarlari gisa
- 2000 - Jazz Contemporáneo Argentino - Quinteto Urbano
- 2001 - Jazz Contemporáneo Argentino II - Quinteto Urbano
- 2003 - En Subida - Quinteto Urbano
- 2005 - De Este Lado - juan Cruz de Urquiza Cuarteto
- 2007 - Vigilia - Juan Cruz de Urquiza Cuarteto
- 2010 - Strange Fruit - Ligia Piro y Juan Cruz de Urquiza
- 2011 - Trías
- 2012 - Indómita Luz
- 2014 - Convivencia
Beste artista batzuekin
Kanpo estekak