Juan Carlos Izpisúa Belmonte

Juan Carlos Izpisúa Belmonte

(2018)
Bizitza
JaiotzaHellín1960ko abenduaren 16a (64 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Boloniako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria, biokimikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Salk Institute for Biological Studies (en) Itzuli
Altos Labs (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Doktoreen Errege Akademia
Doktoreen Europar Errege Akademia

Juan Carlos Izpisúa Belmonte (Hellín, Espainia, 1960ko abenduaren 16a) garapenaren biologian espezializatuko biokimikari eta farmazialari espainarra da. 1993tik ikerketa-irakaslea da Biologia-Ikaskuntzetarako Salk Institutuko Gene-Adierazpenen Laborategian, La Jollan (Kalifornia, AEB). 2004an Bartzelonako Birsorkuntza Medikuntzaren Zentroaren sustatzaileetako bat izateaz gain, zuzendari karguan egon zen 2014ko urtarrilera arte. 2012an Izpisúak Salkeko beste laborategiekin, Sanford-Burnham Institutuarekin, La Jollako Alergia eta Immunologiarako Institutuarekin eta San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatearekin bat egin zuen La Jollako Birsorkuntza Medikuntzarako Sanford Partzuergoa sortzeko.

Izpisúak Valentziako Unibertsitatean egin zituen farmazia eta zientziak diplomatura ikasketak. Gero, farmakologia maisutza ikasketak egin zituen unibertsitate berean eta azkenik, Biokimika eta Farmakologiako doktoretza ikasketak amaitu zituen Boloniako eta Valentziako Unibertsitateetan. Handik aurrera doktoreondoko ikerketak egin zituen bai Europako Biologia Molekularreko Laborategian, Heidelberen (Alemania), bai Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen (AEB), 1993an Salk Institutura joan zen arte.

Izpisúaren lanek sona handia izan dute nazioartean. Lagungarriak izan baitira enbrioien garapenean parte hartzen duten zelulen eta molekulen mekanismoak ulertzeko; hots, zelula bakarreko enbrioia milioika zeluladun organismoa bihurtu arteko prozesua.