João Ubaldo (Osório Pimentel) Ribeiro (Itaparica, Bahia Estatua, 1941eko urtarrilaren 23a – Rio de Janeiro, 2014ko uztailaren 18a) idazle, kazetari, gidoilari eta irakasle brasildarra izan zen. Camões saria irabazi zuen 2008an, portugesezko literatura-saririk garrantzitsuena, Brasilgo zortzigarren idazlea izan zelarik saria jasotzen.
Bere eleberri famatuenak Sargento Getúlio, O Sorriso do Lagarto eta A Casa dos Budas Ditosos dira.
A casa dos Budas ditosos arrakasta handia lortu ondoren antzerkira egokitu da, eta zinemarako jauzia ere eman du. Euskarara itzuli du Karlos Zabalak Buda zoriontsuen etxea izenburuarekin.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak