José Ángel Balanza Tobías, pilota arloan Gorostiza goitizenez ezaguna (Huércanos, Errioxa, 1970eko otsailaren 26a) esku huskako pilotari ohia eta Asegarceko entrenatzailea da.[1] Idolotzat zuen Iñaki Gorostiza pilotariaren omenez hartu zuen goitizena.[2]
Pilotari gisa, amateurretan asko nabarmendu zen, Titin III.ari ere maiz irabazi zion, baina profesionaletan lesioek ez zioten bere onena ematen utzi.[3] 1992an debutatu zuen pilotari profesionaltzat, eta 2001. urtean erretiratu zen. 1992an, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen esku-huskako buruz buruko txapelketan, eta urte berean 22 urtez azpiko munduko txapeldun izan zen. Gaur egun Asegarceko pilotarien entrenatzailea da, eta batzuetan intendente lanak ere egiten ditu.[1]
Erreferentziak