José Sanromá Aldea, Camarada Intxausti (Daimiel, 1947) abokatua eta Espainiako militante politiko komunista ohia da.
Biografia
Mantxako Daimiel eskualdeko lur-jabe familia batekoa, José Sanromá Madrilen hazi zen eta San Antongo Eskolapioen eskolara joan zen.[1][2] Madrilgo Unibertsitate Zentralean matrikulatu zen, eta Zuzenbidean lizentziatu zen. Unibertsitatean, kezka politikoak sortu zituen: Ikasleen Sindikatu Demokratikoko ordezkaria izan zen eta Espainiako Alderdi Komunistan militatu zen. Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazio bat prestatzen ari zela atxilotu zuten, eta bi hilabete eman zituen Carabanchelgo espetxean. Han, Langileen Erakunde Iraultzailea (ORT) alderdi maoistako zenbait militante ezagutu zituen.[2]
Espetxetik kanpo, Sanromá ORTera afiliatu zen, eta han "Camarada Intxausti" ezizena hartu zuen frankismoaren azken urteetan eta Trantsizioan, ondo gordez hasiera batean zein zen bere benetako nortasuna.[3] ORT barruan, Intxaustik En Lucha egunkaria eta Emiliano Escolar argitaletxea sortu zituen. 1974an idazkari nagusi hautatu zuten.[4] ORTren eta Espainiako Lanaren Alderdiaren arteko bat-egitean parte hartu zuen. Langileen Alderdia (ORT-PTE) sortu zen 1979an, eta haren idazkaritza politikoa izan zen. 1980an, udal hauteskundeetan alderdiak porrot egin ondoren, Sanromák politika aktiboa utzi zuen eta alderdia desegin zen.[2]
Abokatutzan aritu zen 10 urtez, eta 1990ean PSOEn sartu zen.[2][5] 1996an Gaztela-Mantxako Kontseilu Aholku-emaile sortu berriaren lehendakari izendatu zuten.[6][7]
Erreferentziak
Kanpo estekak