José Ramón de la Morena Pozuelo (Brunete, Madrilgo Erkidegoa, 1956ko azaroaren 21a) espainiar kazetari eta irrati esatari bat da. Kirol irratsaioak aurkezten ditu, nagusiki futbolari buruzkoak.
Cadena SER (1981-2016) kateko El larguero irratsaioa aurkeztu izan du, 1990eko hamarkadan José María García kirol irrati esatariarekin entzule kopurua handiena nork bereganatuko helburuz lehia bizia izanez.
Gaur egun Onda Cero (2016-gaur egun) kateko El transistor kirol irratsaioa aurkezten du.