José Morales Marín (Madril, 1934ko abenduaren 4a-Iruñea, 2022ko abenduaren 13a) apaiz katolikoa, unibertsitate-irakasle, teologia doktore eta Opus Deiren partaidea izan zen. Teologian espezialista zen.[1]
Biografia
Espainian, Katalunian eta Italian ikasketak egin zituen. 26 urtekin apaiza, Filipinetan egon zen. 1967an Iruñean kokatu zen eta Nafarroako Unibertsitatean lanean egon zen, Teologia fakultatean, alegia; ondoren ere Komunikazio Fakultatean ere baina beti teologia irakasle gisa. 1972tik 1982ra Bilbon izan zen. 1982an berriro Iruñera joan zen, irakaskuntzan jarraitzeko, 2005ean erretreta hartu arte. Excerpta e dissertationibus in Sacra Theologia (1987) aldizkaria zuzendu zuen. John Henry Newman (1801-1890) teologoaren obra ikertu zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak