José Franco y Ribate (Cariñena, Aragoi, 1878ko abenduaren 14a - Bilbo, 1951) espainiar banda-zuzendaria eta musikagilea izan zen.
Zaragozan egin zituen musika-ikasketak. Oso gazte zela Bilbon hartu zuen bizileku. Bermeo, Irun eta Bilboko musika- bandetako zuzendaria izan ondoren Bizkaiko Musika Kontserbatorioa sortu zuen. Obra nagusiak: Euskalerriko kantak (bandarako kalejira, 1910), Euskal-erria (bandarako obertura, 1912), Eusko gogua (bandarako obertura, 1913), Camino de rosas eta Gracia y belleza pasodobleak eta Arrantzaliak obra sinfonikoa (1917).
Erreferentziak