Joseph Sarsfield Glass (Bushnell, 1874ko martxoaren 13a – Los Angeles, 1926ko urtarrilaren 26a) estatubatuar elizgizona izan zen, Salt Lake Cityko apezpikua.
Bizitza
James Glass eta Mary Edith Kellyren semea, Bushnellen (Illinois) jaio zen 1874an. Lehen ikasketak Sedalian (Missouri) egin zituen eta 1887an Los Angelesko San Vizente ikastetxean sartu zen. 1891n Missourira itzuli zen eta Perryvilleko Santa Maria apaizgaitegian ikasten hasi zen. Gero Misioaren Kongregazioan sartu zen[1].
1897ko abuztuaren 15ean apaiztu zen[2]. Erroman jarraitu zituen ikasketak eta 1899an teologiako doktore bihurtu zen[1].
Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zenean, teologia dogmatikoa irakatsi zuen Santa Maria apaizgaitegian, eta 1900ean teologia moraleko irakasle eta apaizgaien zuzendari izendatu zuten. 1901eko ekainean San Vizente ikastetxeko zuzendari eta izen bereko elizako parroko izendatu zuten[1].
1915eko ekainaren 1ean Benedikto XV.a aita santuak Salt Lake Cityko apezpiku izendatu zuen. Urte bereko abuztuaren 24an apezpiku ordenatu zuten[2].
Salt Lake Cityko Santa Maria Magdalena katedralera horma irudiak gehitu zituen[3].
Behin jokatu zuen poker partida batean Heber J. Grant Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Elizako presidentearekin eta Salt Lake Cityko Lehen Eliza Kongregazionaleko Elmer Goshenekin[4].
Los Angelesen hil zen 1926ko urtarrilaren 26an, 51 urte zituela[2].
Ondorengotza apostolikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak