Joseba Sarriegi
Joseba Sarriegi Sein (Gipuzkoa, 1965eko apirilaren 17a) atleta gipuzkoar ohia da. Lur-lasterketa eta atletismoan aritu zen; batez ere, Cross-ean (zoru lasterketa) eta pistako distantzia ertain eta luzeetan.
Sarriegi Gipuzkoako eta Euskal Herriko atletismoaren esparruan aktiboki aritu zen nagusiki 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, lehiaketa desberdinetan parte hartuz eta distantzia ezberdinetan marka eta sailkapen onak eginda.
Bere kirol ibildearen lekuko dira, besteak beste, Junior edo Senior kategorietan izandako markak. Hasierako garaipenak Junior mailan egin zituen; 1984an, Campeonato de Euskadi Juniors (Cross) irabazi zuen, Gipuzkoaren ordezkari gisa; urte berdinean, Pontevedran ospatu zen Espainiako 5.000m juniors txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen, 14.43.9ko denborarekin. 1984. urteko azken lasrteketa aipagarria, Elgoibarren egin zen Memorial Muguerza Juniors lasterketa da, eta huraxe ere modu nabarmenean irabazi zuen, “Telesport de Irun” taldearen baitan. Senior kategorian eta bestelako lehiaketetan ere utzi zuen arrastoa, izan ere, 1989-1991 urteen artean egindako lasterketetan sailkapen onak lortu zituen. 1989an Donostian egin zen Memorial Satza lehiaketan, hirugarren sailkapena lortu zuen, 24:15eko denborarekin. 1990ean Cross Ciudad de Irun lasterketan, bigarren postua eskuratu zuen Bidasoa Atlético taldearekin. Urte berdinean, Eibarren ospatu zen Memorial Bolumburu lasterketan, hirugarren postua. Aipatzeko azkena, 1991n Ordizian Gipuzkoako Senior Cross Txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen 35:44ko denborarekin.
Sarriegik pista probabilitate handiko distantzietan eta oztopoetan lortutako markek nabarmendu zuten, izan ere, distantzia ertain eta luzeko probetan lehiatzeko gaitasuna eta maila handia zeukan. Besteak beste, hauek dira Sarriegik egindako marka aipagarrienak:
- 3000 metro: 8:18.1 (1984)
- 3000 metro oztopoak: 8:53.10 (1992) — Bidasoa Atletiko Taldearen marka historikoen artean agertzen da.
- 5000 metro: 14:13.2 (1992)
- 10 000 metro: 29:37.1 (1993)
Bibliografia
https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/sarriegui-sein-joseba/ar-107399/
https://www.txingudi.club/joseba-sarriegi-imponiendose-en-categoria-junior-en-el-cross-internacional-juan-muguerza-en-1984/ [1]
- ↑ (Gaztelaniaz) JOSEBA SARRIEGI IMPONIÉNDOSE EN CATEGORÍA JUNIOR EN EL CROSS JUAN MUGUERZA – Atletismo Bidasotarra. (kontsulta data: 2025-12-18).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.