Joseba Pagazaurtundua Ruiz (Hernani, Gipuzkoa, 1957ko abenduaren 27a - Andoain, Gipuzkoa, 2003ko otsailaren 8a) polizia eta ekintzailea izan zen. Andoaingo Udaltzaingoaren burua zela, ETAk hil zuen.
Bizitza
16 urte besterik ez zuela, ETA politiko-militarrean sartu zen. 1974an utzi zuen, eta Enpresa Zientziak ikasteari ekin zion. 1976an EIA alderdiaren kide bilakatu zen, eta handik Euskadiko Ezkerrera eta PSEra pasa zen. Josebaren arreba Maite eta anaia Iñaki ere PSEko kideak ziren.
1970eko hamarkadaren amaieran Andoaingo Udaltzaingoan sartu zen, eta 1990eko hamarkadaren erdialdean buru izendatu zuten. Mehatxaturik, Ertzaintzan zerbitzu-betekizunean sartu zen. 2003an ETAk erail zuen.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak