Joseba López Cuesta (Arrasate, 2000ko martxoaren 5a), txirrindulari arabarra da, profesionala 2023tik.
Kirol ibilbidea
Amateurra
Arrasaten jaio bazen ere, sei urte zituelarik Gasteiza joan zen bizitzera eta bertan hazi da.
Txirrindularitzan aitarekin hasi zen, bera ere txirrindulari afizionatu ohia zela eta.[1][2]
Gaztetan, Aranako Txirrindualri Elkartean aritu zen eta zazpi garaipen eskuratu zituen kadete mailan. Juniorretan ere beste zazpi garaipen lortu zituen, horien artean 2017ko Euskal Herriko txapelketa. Honen ondorioz Igor González de Galdeano txirrindulari profesional ohiak, Eulen Taldeko kide izatera gonbidatu zuen.
2020ean Ereñoko Udala Sari Nagusia irabazi zuen, bere lehen garaipena afizionatuetan.[3] Bi urte geroago, Caja Rural-Seguros RGAren bigarren taldearekin fitxatu zen eta ekainean Espainaiko errepideko txapelketa irabazi zuen.[4]
Profesionala
2023an profesionaletara pasatu zen Caja Rural-Seguros RGA taldean.
Palmaresa
2017
- Euskal Herriko errepideko txapelketa (junior)
2019
2020
2021
2022
Erreferentziak
Kanpo estekak