Jose Ganboa (Gipuzkoa, XIX. mendea – XX. mendea) euskal antzerkigile, olerkari eta idazlea izan zen. Donostiako Euskal-Erria aldizkarian eman zituen argitara bere lan aipagarrienak, 1896-1914 bitartean. Mariya, ekitaldi bakarreko komedia, saritu zioten 1898. urtean, Zumarragako euskal jaietan. Harenak dira, halaber, Aitona... Aitona antzerki-lana (1902), Txardiñak bakarrizketa (1903), Krispiña ta Krispin elkarrizketa eta Mikelatxo bakarrizketa (1915).
Erreferentziak