José María Martín Carpena kirol-jauregiaMálagan dagoen kirol anitzeko pabiloia da. Málaga hiriko kirol-instalazio estali nagusia da, eta Costa del Soleko kirol-eraikin nagusietako bat. Unicaja Malagaren kantxa izateagatik da ezaguna.
Lehenago, Malaga Hiria Kirol Jauregia izenez ezaguna, izena aldatu zuten José María Martín Carpenaren omenez, 2000. urtean ETAk hil zuen zinegotzia zena.