José Cardoso Pires

José Cardoso Pires
Bizitza
JaiotzaSão João do Peso (en) Itzuli1925eko urriaren 2a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa1998ko urriaren 26a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0136611 Find a Grave: 10907771 Edit the value on Wikidata

José Cardoso Pires (Castelo Branco, 1925eko urriaren 2a - Lisboa, 1998ko urriaren 26) portugaldar idazlea izan zen.

Hainbat lanbidetan jardun zuen bere bizitzan zehar, matematikari, marinel eta kazetari gisa, besteak beste. Bere literaturari dagokionez, portugaldar neorrealismo tradizionalari lotua izan da, eta Hemingwayren eta Ameriketako short story delakoaren jarraitzaile izan zen. Hainbat genero landu zituen, adibidez: ipuina, Os caminheiros (1949) eta Histórias de amor (1952)-; eleberria, O Anjo Ancorado (1958); antzerkia, O Render dos Heróis, B. Brechten eraginpean idatzitako obra; eta saiakera, Cartilha do Marialva (1960) esaterako. Lehenengo arrakasta 1963an eskuratu zuen, Jogos do Azar ipuin-bildumarekin, eta Hóspedes de Job polizia-eleberria eta gizarte-egoera gatazkatsua bateratzen dituen eleberriarekin. Ondoren idatzi zituen O Delfim (1968), Dinossauro Excelentíssimo (1972) satira politikoa eta E agora, José? (1977) saiakera politikoa; testu kritiko eta konprometitua osatu zuen, orobat, Corpo-Delito na Sala de Espelhos (1979, 1980an argitaratua) antzerkirako idatzitako obran. Piresek kontalari aparta zela erakutsi zuen, besteren artean, A balada da praia dos cães (1982) ipuin-bildumarekin, maisutasunez bateratu baitzituen prosa artistikoa eta Lisboako kale-hizkera; kutsu eta giro horretakoa da, orobat, Alexandra Alpha (1987) eleberria. Ez ordea A República dos Corvos (1988); eleberri horretan, errealitatetik urrundu zen, eta esanahi alegorikoko zenbait kontakizun eman zituen. 1997. urtean Lisboa. Diario de a bordo lan autobiografikoa idatzi zuen.

Erreferentziak