Jorge Sepúlveda

Jorge Sepúlveda
Bizitza
JaiotzaValentzia, 1917
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaPalma Mallorcakoa1983ko ekainaren 16a (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbolero singer (en) Itzuli eta musikagilea
Izengoitia(k)Jorge Sepúlveda
Genero artistikoaBoleroa
pasodoblea
Musika instrumentuaahotsa
Zerbitzu militarra
Graduasarjentu
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

IMDB: nm1417825 Musicbrainz: d44594b9-7e16-4f9b-85af-ec3a7a88f891 Find a Grave: 7677637 Edit the value on Wikidata

Jorge Sepúlveda, jaiotze izenez Luis Sancho Monleón (Valentzia, 1917Palma Mallorcakoa, 1983ko ekainaren 16a) espainiar bolero eta pasodoble abeslaria izan zen.

Biografia

Gerra Zibilean sarjentu errepublikanoa izana, Albaterako kontzentrazio-esparrutik igaro ostean, 1941ean kontulari bezala lan egin zuen, baina Zaragozara abeslari gisa lan egiteko asmoz joan eta handik Madril hiriburura zuzendu zen, bertan 1942an Casablanca aretoan abeslari ibilbideari ekin zion. Diskoak grabatzen hasi eta bere abestiak irratiaren bidez ospetsu bihurtu ziren, bereziki garai hartan oso entzunak ziren eskainitako abestien irratsaioei esker hedatu ziren, hauetan modako orkestra eta abeslariek zuzenean jotzen zuten.

Bere ibilbidearen gailurra 1940ko hamarkada eta 1950eko hamarkadan boleroekin bizi izan zuen: Limosna de amor, Monísima (txotisa), El mar y tú, María Dolores, Bajo el cielo de Palma, Dos cruces, A escondidas, Campanitas de la aldea, Mi casita de papel, Malvarrosa, Qué bonita es Barcelona, Quiero llevarme tu amor, La noche que te conocí, Tres veces guapa (pasodoble), Monasterio de Santa Clara, Santa Cruz edo Sombra de Rebeca eta bereziki bere bi abesti entzutetsu edo ezagunenak diren Mirando al mar eta Santander.

1960ko hamarkadan jada boleroak ez ziren espainiarren musika gogokoena, italiar baladen eta anglosaxoi musikaren etorrerarekin batera bere izarraren gainbehera iritsi zen. Halere, 1970eko hamarkadan TVE telebista kateak Mundo Camp saioa martxan jarri eta bere antzinako abesti arrakastatsuenen berpizkundea sorraraztearekin batera, Sepúlveda eszenatikoetara itzuli eta bere diskoak berrargitaratu egin ziren.

Kanpo estekak