Jorge Manuel Theotocópuliren erretratua (gaztelaniaz: Retrato de Jorge Manuel Theotocópuli) 1597 eta 1603 bitartean Grekoak bere semeari egindako erretratua da, bere Toledoko garaiaren amaieran, alegia. Jorge Manuel Theotocópulik, Grekoaren semeak, bere aitarekin sarritan kolaboratu zuen. Horrela izan zen, esaterako, Illescasen Karitatearen Ospitalearen Kaperan. Margolana Sevillako Arte Ederren Museoan erakusten da.
Azterketa
Margolan honek Grekoaren ohiko estetika jarraitzen dio: iluntasuna, seriotasuna, goleta handiak... Semeak eskuetan margolariaren tresnak erakusten ditu; hauen erreprodukzioak garrantzi handia du lanean ezen, fondo beltzaren gainean, eskuak eta tresnak batetik, Jorge Manuel Theotocópuli aurpegia bestetik, margolanaren elementu nagusiak baitira. Protagonistaren goleta zehaztasun handiz margotuta dago. Margolariaren aurpegiak azkartasuna eta gaztetasuna azaltzen du. Eskuek mugimendu sentzazioa igortzen dute. Orokorrean, margolanak Veneziako eskolaren planteamenduak zaintzen ditu.