Jorge Albistur (Montevideo, 1940ko urtarrilaren 23a - 2019ko urtarrilaren 19a) Uruguaiko idazlea, irakaslea, eta literatura kritiko ospetsua. Haren arbasoak euskal herritarrak izan ziren eta izaera hori erreibindikatzen zuen.
Biografia
Jorge Albistur 1940an Montevideoko Pocitos auzoan jaio zen. Ondoren Jaureguiberryn bizi izan zen. Artigasen literatura irakaslea izateko ikasketak egin zituen. Uruguain diktadura zela eta, lanik gabe gelditu zen eta Euskal Herria ezagutu zuen eta Espainian bizi izan zen bolada batean.[1] Berriro ere Uruguain, irakasle eta hezkuntza ikuskaria bezala lan egin zuen. Azken urtean Playa Granden bizi zen, Piriápolistik gertu. Espainiako literaturan espezialista zen.
Obra
Liburuak
- El rumor de las hojas (1965)
- El poema del Cid (1978)
- Literaturas del siglo XX (1986)
- Leyendo El Quijote (1986)
- La enseñanza y sus contextos: memorias de un inspector (1995)
- Grandes novelas del siglo XX (Ed. de la Banda Oriental 2014)[2]
Artikuluak
Artikulugile eta zutabegile bezala aldizkari desberdinetak lan egin zuen:
Erreferentziak
Kanpo loturak