Joos[1] Zuberoako ibaia da, Basabürüan jaioa eta ezkerraldetik Oloroeko ibaiaren ibaiadarra dena[2].
Etimologia
Joos /jus/ hitza Jeüs /jeus/ hitzetik dator Bearnoko Ustasu hiriaren frantses izenetik (Geüs) hain zuzen ere. Haren haranak 1328an Jeus-bag eta egun Josbaig[3] edo 'Joos ibaiaren harana' izena du.
Geografia
Iturria Atharratze-Sorholüzeko Otsoaiz mendian du. Ipar-ekialderantz jotzen du Barkoxe zeharkatuz eta ahoa Oloroeko ibaiarekin[2] Josibaian izanik.
Zeharkatutako udalerriak
Josbaig
Bearnoko Josbaig kantonamenduak honako udalerriak biltzen zituen: Aren, Eskiula, Jeruntze, Ustasu, Orin, Josibaia eta Sangoine[4].
Ibaiadarrak
Uhaldea
|
Izena
|
Oharra
|
Eskumaldea |
Ibarra |
Barkoxetik etorria[5], Gibelhegieta ibaiadarra duena[6]
|
Eskumaldea |
Kanbilluko erreka |
Eskiulatik etorria[7]
|
Eskumaldea |
Jousseig edo Josset |
Eskiulatik etorria
|
Erreferentziak
Kanpo estekak