Joaquín Ibarra Marín (Zaragoza, 1725eko uztailaren 20a — Madril, 1785eko azaroaren 13a) espainiar tipografoa izan zen. Jatorri euskalduneko inprimatzaile familia batean sortu zen. Karlos III.a Espainiako erregearen ganberako inprimatzaile hautatu zuten 1766an eta Espainiako Errege Akademiako inprimatzaile nagusi 1779an. Kixoteren argitalpena egin zuen, marrazkiz apaindua (1780). Urtero ematen zaio Espainian Ibarra Saria deritzana urteko argitalpen hoberentzat jotzen denari.
Erreferentziak