Joani Lertxundi Elizalde, aita Gabriel (Ziburu, Lapurdi, 1908ko martxoaren 11 – Belokeko komentua, Lapurdi, 1995eko abenduaren 29a[1]) Lapurdiko idazlea izan zen. Belokeko abade-etxe beneditarreko fraidea izan zen.
Biografia
Asiriera eta asirierazko liturgia-kantak aztertu zituen eliz ikasketak amaitu ondoren. Euzko Yakintza, Aintzina, Othoizlari, Gure Herria eta Editions Ezkila aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzitsuenak.
Obra nagusiak: Kantikak (1948), Irakurgaiak nola kanta (1964) eta Plaidoyer pour une liturgie bilingue basco-latine à l´usage des paroisses (1947). Iratzeder olerkari beneditarrarekin batera Meza nausia, Sainduen Litaniak, Besta Berriko Meza, Salbatore eta Salmoak idatzi zituen.
Erreferentziak