- Artikulu hau gaztelar nobleari buruzkoa da; Bizkaiko andrea gaitzat duena beste hau da: «Joana I.a Larakoa»
Joana Nuñez Larakoa (Palentzia, 1286 - ibidem, 1351ko ekainaren 12a) Larako eta Albarracingo andrea izan zen (1315-1351).[1]
Ezkontzak eta haurrak
Joana bi aldiz ezkondu zen:
Lehenik Gaztelako Fernando III.a erregearen semea zen Henrike infantearekin 1299an. Joana oso gaztea zen (14 urte) eta Henrike oso zaharra (70 urte). Ezkontzaren helburua Laratarren ondasunak Gaztelako koroari lotzea zen. Hori ez zen gauzatu behar Henrike, haurrik izan gabe, hil baitzen 1304an.
Bigarrenik Joana ezkondu zen Gaztelako infantea zen Fernandorekin. Fernando Alfontso X.a erregearen biloba zen baina bera eta anaia tronutik baztertuak izan ziren osaba Antso IV.arengatik. Fernando hil zen 1322an.
Berarekin Joanak hiru haur izan zituen:
- Joanes III.a Nuñez, Larako jauna (eta Bizkaiko kondea ezkontzaz).
- Blanka, Joanes Manuel, Peñafielgo kondearekin ezkondua 1329an.
- Maria, bi aldiz ezkondua, lehenik, 1335an, Nafarroako Filipe III.a erregearen anaia zen Karlos Etampesko kondearekin, eta bigarrenik, 1336an, Alençongo kondearekin.
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Erreferentziak
Kanpo estekak