Jim Hopper (Stranger Things)

Jim Hopper
Stranger Things universe (en) Itzuli
Argitalpena
Lehen agerpenaChapter One: The Vanishing of Will Byers
SortzaileaMatt eta Ross Duffer
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Bikoizketa-aktoreaStéphane Pouplard (en) Itzuli
Datu biografikoak
JaiotzaHawkins (en) Itzuli, 1942
Adina44 urte
HerrialdeaHawkins, Indiana
SexuaGizona
Jarduerasheriff (en) Itzuli
Familia
Senideak

Jim Hopper fikziozko pertsonaia da, eta protagonista nagusia Netflixen beldurrezko eta zientzia fikziozkoa den Stranger Things telesail dramatikoan. Duffer anaiek sortua, Hawkinseko (Indiana) poliziaburua da, eta, lehen hiru denboraldietan, hirian gertatzen diren gertakari arraroak ikertzen ditu. Hopperren pertsonaia David Harbourrek antzezten du.

Biografia

Iragana

Jim hiri handi batean bizi izan zen bere emazte Dianerekin, eta han polizia gisa lan egin zuen. Elkarrekin alaba bat izan zuten, Sara, oraindik oso gaztea zen minbiziaren ondorioz hil zena.

Alaba hil ondoren, Jim eta Diane dibortziatu egin ziren. 1979an Hawkinsera joan zen bizitzera, Indianara, eta Hawkinseko Polizia Departamentuko poliziaburu bihurtu zen. Alkohola edaten hasi zen eta botika batzuk hartu behar izan zituen alabaren heriotza eta dibortzioa gainditzeko[1]

Lehenengo denboraldia

1. denboraldian, Hopper Hawkinsen (Indiana) lan egiten duen polizia alkoholiko eta erretzaile gisa aurkezten dute, herriko polizia departamentuaren kargu eginez. Joyce Byers bigarren hezkuntzako ikaskide ohia hurbildu zaio, eta esan dio bere seme gazteena, Will, desagertu egin dela. Joycek jaso zuen dei estatiko baten berri ere ematen dio, Willen arnasa zela susmatzen duela. Hopperrek ez du sinesten, baina onartzen du telefonoa erreta egotea ezohikoa ematen du. Hopperrek, Willen lagunekin hitz egin du eta basora joan ziren. Han Willen bizikleta aurkitzen du errepidetik kanpo, basoa hasten zen lekuan. Gainera, Joyce Byersen etxera joan zen eta estalpea ikertu zuen, non zarata arraroak entzun zituen. Geroago laborategi Nazionalera joan zen. Han, Hopper konturatu zen Will desagertu zela gauean ez zegoela ekaitzik, eta euri handia egin zuen, horregaitik, liburutegi publikora jo zuen egunkarien atalera, eta han jakin zuen laborategiak eta Brenner doktoreak parte hartu zutela MKUltra Proiektua izeneko esperimentuetan. Hopper konturatu zen, ikerketak aurrera egin ahala konspirazio handi bat dagoela Hawkinseko Laborategian ezkutatuta, eta azkenean funtsezkoa zen Will aurkitzeko eta salbatzeko misioan.[1][2]

Bigarren denboraldia

Egun batzuk geroago Willen gorpua laku batean aurkitu zuen Estatuko Poliziaren ofizial David O 'Bannonek, ibaiaren gertu, baina Joyce Byersek behin eta berriz esan zuen gauza hori ez zela bere semea, ez eukan jaiotza-marka besoan. Hopperrek Estatuko polizia bilatu zuen taberna batean eta gezurretan ari zitzaiola ikusi zuen. Gezurra esateko esan zionari buruzko informazio gehiago ateratzeko, jo egin zuen. Hala ere, auto beltz bat begira zituela ikusi zuen, eta autoaren atzetik joan zen, azkenean kotxea galdu egin zuen. Handik gutxira, Jimek gorputegia bisitatu zuen eta gorpuak zengozan aretoan sartu egin zen. Han, Willen gorpua bilatu zituen, eta aurkitu zuenean, gorpua faltsifikazio bat zela eta kotoiz beteta zegoela ikusi zuen. Hori ikusita, Hopperrek laborategian sartzea erabaki zuen. Bitartean Oncek Upside Downetik ihes egitea lortu zuen, baina bere txabolan ezkutatuta egon behar da, gobernuko agenteak saihesteko. Haurrak Gau Beltzarako ari prestatzen dira eta Oncek gozokiak eskatzera joatea gura du, baina Hopperrek ezkutuan egon behar dauala azpimarratzen deutsa. Hopper lurpeko tuneletatik atera behar da bakarrik esploratzen saiatzen denean. Hopper poliziako departamentuan lan egiten jarraitzen du eta Demodogorgons (Demodogos) -en misterioa eta kalabazaren usteldura konpondu du, eta, azkenik, Once laborategiko sotora eramaten du portala  beste behin izteko. Oncerekin lan egin ondoren Hawkinseko laborategiaren azpian portala izteko, Sam Owens doktorearekin akordio batera iritsi zen Once ofizialki adoptatzeko, Jane Hopperren izenean.[1]

Hirugarren denboraldia

1985erako, Once eta Mike 7 hilabetez egon ziren irteten, Hopper haserre dago, biak etengabe elkarrekin daudelako, eta denbora guztia elkarri musuka ematen. Hopperrek Joyceri egoerarekin deseroso sentitzen dala aitortzen dionean, Joycek, "Bihotzetik bihotzera" idatzitako hitzaldi bat prestatzen saiatzen da, baina ematen saiatzen denean, failatu egiten dau eta Hopperrek Mike ahoz mehatxatzera jotzen dau Oncetik urrun mantentzeko, edo harremana amaituko du. Hopperrek Joyceri afaltzera gonbidatzen du. Joyce ez da hitzordura joaten eta Hopper ohartzen da, ordea, Clarke jaunarekin, eskolako zientzia-maisuarekin, igaro duela gaua. Joycek Hopperri eskatzen deutsa eraman dezala Hawkinseko laborategi abandonatura. Alkatetzaren bulegoan ikusi ondoren, Hopperrek eta Joycek hainbat etxe bizitatu dituzte eta horietako bat laborategi errusiar baterako fatxada gisa erabiltzen dala ikusi dabe. Fatxada eraso aurretik, Hopperrek eta Joycek Alexei doktorea hartzen dab, han lan egiten duten zientzialarietako bat, eta saihesten dabe. Hopperrek eta Joycek Murray konspirazioaren teorikora eramaten dabe, Alexeiren errusiera itzultzen lagun diezaien; jakiten dabe base errusiar handi bat dagoela merkataritza-gunearen azpian, non zientzialari errusiarrak saiatzen ari diren Upside Downerako atea irekitzen prozesuan. Alexeik Murrayri kontatzen deutsa nola gelditu eta suntsitu dezaketen atari hori.

Hiru hilabete geroago, Joycek eta bere familiak Once adoptatu eta Hawkinsetik aldatzeko prestatzen ari dira.[2][3]

Laugarren denboraldia

Agerian geratzen du Hopper bizirik atera dela Starcourten azpiko leherketatik, baina errusiarrek harrapatu, torturatu eta Kamtxatkako preso-barruti batera bidali dabe. Hopperrek Joyceri panpina baten barruan bidaltzen dio gutun bat  bizirik dagoela adierazten duela. Antonovek Joyce eta Murrayri esaten die 40.000 dolar ordaindu behar dutela Yuri Ismaylov kontrabandistari Alaskan, Errusiara joateko txartel baten truke; komunikazio hori "Enzo" ezizenarekin heltzen da, Hopperrek Joycerengana eraman nahi zuen jatetxearen omenez. Hopperrek ihes egitea lortzen dau. Hopper kartzelan dago Antonovekin batera, eta errusiarrek Demogorgon bat elikatuko dabe. Hopperrek pizgailu bat eta vodka pixka bat lapurtzen die beste zaindariei, eta lantza bat  sortzeko erabiltzen du, Demogorgoak hiltzeko. Joyce eta Murray kartzelan sartu dira eta ate bat ireki dute Hopper eta Antonovi ihes egiteko. Hopper eta Joyce elkartu egiten dira eta, azkenean, batak bestearekiko sentimendu erromantikoak onartzen dituzte. Hala ere, umeak Upside Downeko izaki gehiago aurkitzen dute. Hopperrek Owensen agenteetako bati deitu dio eta Oncek eta bere lagunek Hawkinseko Upside Down-en beste izaki  bati aurre egin behar diotela jakin du. Hopperrek, Joycek eta Murrayk beste izakia hiltzen dituzte ere, Upside Downeko izaki guztiei aurre egiten die haur. Hopper, Once eta besteekin elkartu zen Hawkinsen, baina Upside Down hiria inbaditzen hasi zela ohartu ziren.[4][2]

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) Hopper, Jim. ["https://strangerthings.fandom.com/es/wiki/Jim_Hopper%0A%0A2." Jim Hopper (Stranger Things). ].[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c (Gaztelaniaz) Jim Hopper (Stranger Things). 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  3. (Ingelesez) McFarland, Melanie. (2019-07-14). «"Stranger Things 3" gives us a meaner Hopper, and we're not loving it» Salon (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).
  4. (Ingelesez) Schultz, Cody. (2022-05-27). «Stranger Things season 4 spoilers: What is Agent Orange?» Netflix Life (Noiz kontsultatua: 2023-11-25).

Kanpo estekak