Jesús Hermida Pineda (1937ko ekainaren 27a, Ayamonte, Huelva – 2015eko maiatzaren 4a, Madril) espainiar kazetari bat izan zen. Bere ibilbide profesionalaren hasieran TVE espainiar telebista kateko New York hiriko berriemalea izan zen, 1969ko uztailaren 21ean kate horrentzako gizakiaren Ilargirako ailegatzearen gaztelaniazko zuzeneko erretrasmisioa burutzeagatik ospetsu bilakatu zen. Hortik aurrera eta hamarkada luzez, ibilbide luze eta oparoa izan du.