Jesús Vidal (León, Espainia, 1975) aktorea da. 2019an errebelazio aktore onenaren Goya saria lortu zuen, Campeones pelikulan jokatutako rolarengatik.[1]
Biografia
Leonen jaio zen, 1975ean. Jaio zenetik miopia-patologikoa dauka, eta eskuineko begian itsua da. Horren ondorioz, % 90eko ikusmen ezgaitasuna dauka.[2] Hispaniar Filologiako lizentziatura bukatu ostean, Kazetaritzako master bat egin zuen, eta praktikak kirol saioetan egin zituen.[3]
Arte arloko hainbat eskolatan egin zituen ikasketak, eta lehenbiziko antzerki lana 2015ean egin zuen. Ondoren, ikastaro asko egin ditu Nazioarteko Antzerki Eskolan. 2014an kazetaritza alde batera utzi zuen, eta geroztik antzezpenean dihardu.[1]
Zineman, bere lehenbiziko rola Campeones (Javier Fesser, 2018) filmean izan zen; Marin antzezten du, eta ezgaitasun intelektualen bat duten pertsonek osatutako saskibaloiko talde batean parte hartzen du. Film horrek bildu zuen diru gehien 2018an Espainiako zinemetan, eta Vidalek Goya saria jaso zuen.[1]
Filmografia
Urtea
|
Filma
|
Zuzendaria
|
2018
|
Ni distintos ni diferentes: Campeones (dokumentala)
|
Álvaro Longoria
|
2018
|
Campeones
|
Javier Fesser
|
Sariak eta izendapenak
Goya Sariak
Urtea
|
Maila
|
Filma
|
Emaitza
|
2019
|
Errebelazio aktorea
|
Campeones
|
Irabazlea
|
Zinematografia Idazleen Zirkuluaren dominak[4]
Urtea
|
Maila
|
Filma
|
Emaitza
|
2018
|
Aktore Errebelazioa
|
Campeones
|
Irabazlea
|
Erreferentziak
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Jesús Vidal: «Siempre había llevado la vocación de actor en la sangre»». ABC. 2019-02-03. Kontsultatua: 2019-02-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Campeones de verdad». El Mundo. 2019-02-03. Kontsultatua: 2019-02-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) García, Julián (2019-02-03). «Jesús Vidal, el campeón de 'Campeones' que emocionó en los Goya». El Periódico. Kontsultatua: 2019-02-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «74 Medallas CEC: El reino arrasa». CEC. Kontsultatua: 2019-02-10.