Jean Pierre Darrigol (Lehuntze, 1790eko maiatzaren 17a - Baiona, 1829ko uztailaren 17a) lapurtar apaiz katoliko eta idazlea izan zen. Apaiz egin zen 1815. urtean. Baionako apaiztegi nagusiko irakaslea izan zen, eta gero ikastegi horretako zuzendari hautatu zuten. Obra nagusia: Dissertation critique et apologétique de la langue basque gramatika-lana (1827, Euskarari buruzko saiakera kritikoa eta apologetikoa).
Obrak
- Analyse raisonnée du système grammatical de la langue basque, 1828. Eskuzko kopia bat badago Frantziako Liburutegi Nazionaleko Celtique et Basque funtsean (FCB152).[1]
- Dissertation critique et apologétique de la langue basque (1827, Baiona)[2]
Erreferentziak