Jean-François Sarramagnan afera

Jean-François Sarramagnan afera
Motakasu kriminal
Honen izena daramaJean-François Sarramagnan (en) Itzuli
Marc Aillet 2012an.

Jean-François Sarramagnan kasua Sarramagnan apaizari lotutako pedofilia auzia izan zen. 2018ko irailean, sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, 15 urtetik beherako adingabe baten aurkako sexu erasoagatik, nahiz eta indarkeriarik gabe edo neska behartu ez izan. Balditzapean libre gelditu zen. Aurretik apaiza bere buruaz beste egiten saitu zen bi aldiz.[1] Elizaren goi karguak gaia ezkutatzen saiatu ziren.

Gertaerak

Jean-François Sarramagnan 1989ko ekainaren 4an, Donibane Garazin, Nafarroa Beherean, apaiz ordenatu zuten. Apaizak bere ilobari egindako lehen erasoak, neska 12 urte zituenean, 1990ean izan ziren.[2] Sarramagnanek 1991an biktimaren gurasoei egindako erasoak aitortu zizkien eta, ondoren, bere buruaz beste egiten saitu zen. 2007an, 17 urteko beste neska baten erasoan inputatuta zegoela, suizidio saiakera berria egiten saiatu zuen. Hala ere, justiziak azken kasu horri zegokionez ez epaitzea erabaki zuen. Pierre Molères apezpikuak, Baiona, Lescar eta Oloron elizbarrutiaren kardinalak, 2008an, Jean-François Sarramagnan suspenditzea erabaki zuen eta Frantziako Pirinio Garaiak departamentuan dagoen Tournayko Gure Amaren abadian "exfiltratzea" erabaki zuen, bertan terapia jasotzeko.

2015eko irailaren 25ean Sarramagnanen ilobaren amak salaketa jartzea erabaki zuen. 2016an inputatu zuten, erasoak Baionako elizbarrutiak ezagutu eta 25 urtera. Akusazioaren ostean, Jean-François Sarramagnanen aktibitateak eten egin zituen Marc Ailletek, Pierre Molèresen ondoren apezpiku izendatu zuten pertsona, eta berriro ere Tournayko Gure Amaren abadiara bidali zuen. Marc Ailletek 2016ko apirilaren 15ean eman zuen gertaeren berri epaitegietan, apirilaren 12an Frantziako Apezpikuen Konferentzian parte hartu ondoren: konferentzia horretan pedofilia kasuak aztertu ziren.

2018ko irailean Jean-François Sarramagnani sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Baionako Zigor Auzitegiak, "indarkeriarik edo bortxarik gabe 15 urtetik beherako adingabearen aurkako erasoagatik".

Aillet apezpikuak 2009tik zuen erasoaren berri, biktimaren amak gutun bat bidali baitzion orduan. Sarramagnan apaizak berak ere gertatutakoa aitortu zion apezpikuari. Funtsean, jakitearen gainean zen ere 1990ean Baionako apezpiku zen Pierre Molères. Dena dela, ez Molèresen eta ere Ailleten aurka ez zen akusaziorik aurkeztu. Ailletek esan zuen apaiza bi aldiz saiatu zela bere buruaz beste egiten, sendatzen laguntzen zutela, eta haurrengandik urrun atxikitzen zutela. Alta, argazkiak badaude, bai 2011koak, bai 2013koak, non apaiz hori haurrekin agertzen den.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak