Jean-Baptiste de Villèle, Villèleko kondea (Tolosa Okzitania, 1773ko apirilaren 14a - 1854ko martxoaren 13a) frantziar politikaria izan zen, ultramontanismoaren aitzindarietakoa.
Bizitza
Itsas armadako kidea izan zen, eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Indietan jardun zuen 1807an Frantziara itzuli zen arte. 1813an Fedearen zaldunen ordena ultra-erregezaleko kide egin zen. 1815-1816an diputatu izan zen. 1820an, ministro izendatu zuten Richelieuren gobernuan, baina moderatuen kontra azaldu zen, eta dimisioa eman zuen 1821ean. 1822an Richelieuren ordezko izendatu zuten kontseiluan. Ganbara desegin zuen eta biltzar legegile berria antolatu zuten, liberalak onartzen ez zituena. Neurri atzerakoiak hartu zituela eta (besteak beste, Iraultzan ondasunak galdu zituzten emigranteei diru laguntzak eman zizkien, ez zuen konstituziorik onartu nahi izan, eta katoliko kontserbadoreei eskumen handiak eman zizkien) kritika ugari jaso zituen Chateubrianden eta ganbarako gainerako kideen aldetik. Azkenik, hauteskundeak deitu zituen eta, liberalek irabazi baitzituzten, bere kargua utzi zuen 1828an.
Erreferentziak
Kanpo estekak