Jean-Baptiste-Auguste de Villoutreix de Faye (Flavignac, 1739ko azaroaren 3a - Paris, 1792ko martxoaren 12a) frantziar elizgizona izan zen, 1783 eta 1790 artean Oloroeko apezpiku izandakoa.[1]
Limousingo Faye gazteluan jaioa, 1789ko Estatu Orokorretan Zuberoako klerikoak ordezkatu zituen. 1790ean Barthélemy-Jean-Baptiste Sanadon apezpiku konstituzionalak ordezkatu zuen eta Ingalaterran erbesteratu zen. Okzitaneraz eta frantsesez ez ezik, euskaraz ere idatzi zuen (Catechisma oloroeco diocesaren cerbutchuco)
Erreferentziak
- ↑ Armand, Jean. (1891). Les évêques et les archevêques de France depuis 1682 jusqu'à 1801. Paris eta Mamers, 46 or..