Javiera Arnillas Cartagena (Chincha Alta, Peru, 1995) perutar modeloa, aktorea eta pertsona transen eskubideen aldeko ekintzailea da.[1]
Bizitza
Arte Eszenikoak ikasi zituen Peruko Pontifize Unibertsitate Katolikoan.[1] 2017an estreinatu zen aktore-lanetan Wesley Verásteguiren Sin vagina, me marginan filmean, zeinean Barbie izeneko pertsonaia antzeztu baitzuen.[2][3]
Edertasun lehiaketetako modeloa ere bada. 2020an Miss International Queen Peru edertasun-lehiaketa irabazi zuen; horrenbestez, Peru ordezkatzeko aukeratua izan zen 2022an Thailandian egingo den Miss International Queen edertasun-lehiaketarako.[1][4]
Ekintzaile gisa, change.org webgunean kanpaina bat sustatu du Peruko Kongresuak genero nortasunari buruzko en lege bat eztabaida zezan[1] , Kongresuko organo legegileko Familia Batzordeak 2021eko martxoan proposatu zuena.[5]
2022an Wesley Verásteguiren Un romance singular filmeko protagonistetako bat izan zen.[6]
Filmografia
Filmak
Erreferentziak
Kanpo estekak