Jauregi Handi dorretxea (Amezketa)

Jauregi Handi
Kokapena
Arkitektura

Jauregi Handi dorretxea edo Jauregi dorretxea, Gipuzkoako Amezketa udalerrian dagoen dorretxe bat da, Tolosaldea eskualdean. Alegitik datorren errepidearen bazterrean, herriaren sarreran, eskuinera dago.

Historia

Izen berdineko leinuaren jauretxea da, udalerri honetan antzinetik bizi den leinua. Leinu Gerren garaian Oinaztarren aldekoa izan zen.

Eraikina

Eraikinaren aurrealdia zuriz margotua dago, Jauregi leinuaren armarria, alderik-aldeko balkoia eta Jauregui Aundi idazkia agerian ditu. Gaur egun baserria da.