BikingoakXII. mendeanFinlandiara bertatik sartu zirela uste da. Izan ere, bikingoek ez zuten herrialdea suntsitu ezta menperatu ere (beste herrialde batzuekin egingo zuten antzera) eta Finn herriarekin truketan baino ez ziren ibili. Adituek diotenez antzeko arraza eta kultura berdintsuak zituztelako ez zituzten suntsitu eta elkarrekin erlazio onak baina ez zeuzkaten.
Suediak erresuma handi bat osatu zuenean ere, bertatik, herrialde osora zabaldu ziren, Jatorrizko Finlandia, Botniako Golkoa eta Itsaso Baltikoaren muga baitzen. Hurrengo bost mendeetan izandako hazkuntzaren ondorioz, Turku, Finlandia osoko hiri garrantzitsuena bihurtu zen eta inguruko probintziek errezeloz begiratzen zioten merkataritzaren ondorioz mugitzen zen diruari.