Jaranga

Jaranga
etxea

Jaranga (txuktxieraz: яраӈыjarangy) Errusiako iparraldeko jatorrizko herri nomada batzuen, hala nola txuktxien eta Siberiako yupiken, etxe mugikor tradizionala da. Kono formako kanpadenda da (batzuetan biribila ere izan daiteke) eta elur-oreinen larruz egiten da.[1] 3,5 eta 4,7 metro arteko altuera eta 5,7 eta 8 metro arteko diametroa ditu.[2]

Jaranga hitza txuktxierazko jaraŋə (яраӈы) hitzetik dator.[3]

Txuktxi txautxuen artean, elur-oreinen larruz josten da eta egurrezko egitura arin baten gainean jartzen da. Tamaina ertaineko jaranga bat egiteko, 50 larru inguru behar dira. Jaranga handi bat zaila da guztiz berotzea. Barruan, polog izeneko kabina txikiago bat dauka eraikita, bero eta eroso manten daitekeena.[4]

Siberiako yupik herrietako ugarienak, Txaplinoko inuitek, negurako eraikin biribila zuten. Literaturan jaranga txuktxierazko terminoa maiz erabili arren, Txaplinoko inuiten hizkuntzan erabiltzen den terminoa mengteghaq (мӈтиӷаӄ) da.[5]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Chukchi» Countries and Their Cultures (kontsulta data: 2026-03-10).
  2. (Errusieraz) «Чукчи» Камчадалы.ru (kontsulta data: 2026-03-10).
  3. (Ingelesez) Collis, Dirmid R. F. (1990). Arctic languages: an awakening. Unesco, 72 or. ISBN 978-92-3-102661-4. (kontsulta data: 2026-03-10).
  4. (Ingelesez) «Chukchi Art» Homepage of Vladimir Dinets-Adventure Travel (kontsulta data: 2026-03-10).
  5. (Errusieraz) Рубцова, Е. С. (1954). Материалы по языку и фольклору эскимосов (чаплинский диалект). Москва, Ленинград: Академия Наук СССР.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.