Jakue Zuzena[1]
—latinez: Iacobus, hebreeraz: יעקב, Ya'aqov eta antzinako grezieraz: Ἰάκωβος, Iákōbos izenetik ekarria— (?, I. mendearen hasieran – Jerusalem, 62[2] edo 69) Jesus Nazaretekoaren anaia, kristautasun goiztiarraren figura garrantzitsua eta Jerusalemgo komunitate judu-kristauaren (ekklēsia) liderra izan zen, «eliza guztien artean erdigunea izan zena». Itun Berrian Santiago, Jesusen anaia (Mk 6:3, Mt 13:55 y Eg 1:14) eta Santiago, Jaunaren anaia (Ga 1:19) izendatzen dute.
Gutxi ezagutzen da Jesusen Gurutziltzaketaren aurreko bere bizitzaz. Paulok bere epistoletan berpiztutako Jesusen agerpenetako baten lekuko bezala aipatu zuen eta ekklēsiaren hiru «zutabe»etako bat bezala hartu zuen, Zefas (Petri) eta Joanekin batera.[3] Komunitate judeokristauaren buru eta bozeramaile gisa, Apostoluen Eginen liburuak paper erabakigarria eman zion Jerusalemgo kontzilioaren ebazpenen egile nagusi gisa.[4] «Zuzena» epitetoa, bere izenari erantsia, judu-legea zorrotz betetzeren aldekoa zelako; Paulok Jerusalemera egindako azken bisitan, Jakuek konbentzitu zuen Jerusalemgo tenpluan garbiketa errituala egiteko, bere fedea frogatzeko eta Torahren aurkako matxinada irakasteko zurrumurruak ukatzeko.
Kristautasun goiztiarren eta Bigarren Tenpluko judaismoaren barruan Jakueren ospea eta eragina aipatzen dute zenbait iturri kristauk eta Flavio Josefo historialari judu-erromatarrak, Ananias ben Ananias apaiz goren izendatu berriaren aginduz exekutatu zutela diotenak. Exekuzioaren arrazoi zehatza eztabaidagai da.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .. Oharra: Jakue, Josef, Marko eta Petri izen tradiziodunak dira euskaraz, eta Iparraldeko eta Hegoaldeko tradizioa uztartzen dute. Izen horiek onartu zituen Euskaltzaindiak 1996an ( Euskaltzaindia. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. .), eta izen horiek berresten ditu orain ere. Hala eta guztiz ere, ulerturik Eliza kristauan, Hegoaldean, Jose, Santiago, Markos eta Pedro izenak erabiltzen direla, eremu horretan maiz erabiltzen direla eta eremu horretan tradizioa dutela, Euskaltzaindiak ez ditu baztertzen izen horiek Hegoaldeko liturgian erabiltzeko.
- ↑ Eddy, Paul R.; Boyd, Gregory A.. (2007). The Jesus Legend: A Case for the Historical Reliability of the Synoptic Jesus Tradition. Baker Academic, 130 or. ISBN 9780801031144..
- ↑ Fortescue, Adrian. "Jerusalem (A.D. 71-1099)." The Catholic Encyclopedia Vol. 8. New York: Robert Appleton Company, 1910
- ↑ Theological Dictionary of the New Testament, Vol. 3 (Grand Rapids: Eerdmans, 1993)
Kanpo estekak