Jakoben borroka aingeruarekin (frantsesez: La Lutte de Jacob avec l'ange), Paul Baudry artista frantsesaren margolan bat da. Mihise gaineko olio-pintura bat da, 260 × 165 zm.-koa. 1853an egin zuen artistak Villa Medicin Erroman egin zuen egonaldian. Gaur egun, donazio bati esker, La Roche-sur-Yon herriaren udal-museoan ikus daiteke.[1][2]
Interpretazioa
Akademizismoaren ohiko lekuetan ez erortzeko eta beste artzain lotan edo soldadu zauritu bat ez sortzeko, Baudryk Bibliako gai bat aukeratu zuen, Jakob aingeru batekin borrokatzen duen gertaera, alegia.[3] Hala ere, "Genesi"aren pasartearen interpretazio oso pertsonala egin zuen, hau da, ez du zerikusirik gaiaren aurreko irudikapenekin. Bere irudiei izaera alegoriko bat ematea hautatzen zuen artistak: "Jakob gizakiaren gaztetasuna da, Aingerua, ideala"; haien borroka gizakiaren ilusioen erorketa irudikatzen du, heldutasunera igarotzearen prozesua erakusten digu.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak