Jakes Maitiakoa (XVIII. m.) zuberotar idazle eta bikarioa izan zen. Joseph de Révol Oloroeko apezpikuak katixima bat idatzi zuen, frantsesez, bere elizbarrutirako. Eta haren mendean euskaldunak eta biarnesak ere bazirelako, haientzat ere bere dotrinaren itzulpenak egin zitezen agindu zuen. Euskarazko itzulpena Maitiako Jakes, Zuberoako bikario nagusiak egin zuen, eta 1709an eman zuen argitara Catechima Oloroeco Diocezaren cerbutchuco, izenburupean.
Erreferentziak