Abestiak, beste neska bat maite eta gizartearen erantzunaren eta gurasoen barkamenaren beldurrez dagoen neska baten sentimenduak adierazten ditu. Ustez, Elena Kiperrena da idea, dentistarenean lotan gelditu eta ametsetan beste neska bat musukatzen zuela amestu zuela esan baitzuen; esnatzerakoan, "ja soxla s uma" esaldia bururatu zitzaion. Bigarren esaldia, "mnje nuzhna Ona" (behar dut) Ivan Xapobalovek gaineratu zuen.
Bideoklipa
Xapobalovek berak zuzendu zuen single horren bideoklipa. Bertan, Lena eta Julia eskolako uniformez jantzita agertzen dira, abestu eta elkar musukatzen duten artean, euri eta elurpean. Neskak, kartzela baten barruan daudela dirudi eta hesiaren beste aldean, begiluze batzuk daude neskez barre egiten. Amaieran, neskek irteera aurkitu eta kartzelatik ezin irten daitezkeenak begiluzeak direla konturatzen dira. Kiperrek dio, Fucking Åmålsuediar filmeak eragina izan zuela bideoaren itsuran. Grabaketak 1999 bukaeran egin ziren, Juliak hamalau eta Lenak hamabost urte zituztenean. 2000. urteko azaroan kaleratu zen bideoa Errusiako MTV sarean.
Bideoklipa eztabaidagarria eta oso polemikoa izan zen Europan, ez lesbiana bikotea izateagatik bakarrik, neskek orduan zuten adinagatik, baizik.