Iñigo Iruin Sanz (Donostia, Gipuzkoa, 1953ko ekainaren 26a) Euskal Herriko ezker abertzaleko politikari eta abokatua da.[1] Ezker abertzalearen historian paper garrantzitsua jokatu du, gehienetan bigarren lerroan.
Zuzenbidean eta enpresatan lizentziatua, Herri Batasunaren Mahai Nazionalean parte hartu zuen Jon Idigoras, Rufi Etxeberria eta Iñaki Esnaolarekin batera. Ezker abertzalearen epaiketetan aritu da: Lasa eta Zabalarena, Jose Miguel Etxeberria "Naparra"rena, Mikel Zabaltzarena, Batasunaren ilegalizazioarena, Egunkaria auzia, 18/98+ auzia edo Bateragune auzia. Gainera, Sortu alderdiaren estatutuak idatzi zituen eta Amaiur eta Bilduren defentsan aritu zen.
Erreferentziak