Iñigo Bikuña

Bikuña
Izen osoa: Iñigo Bikuña Izagirre
Jaiotza data: 1998ko martxoaren 31 (26 urte)
Jaioterria: Donostia (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: atzelaria
Altuera: 1,93 m
Pisua: 94 kg
Debutatze data: 2019ko ekainaren 30a
Debutatze pilotalekua: Atano III.a (Donostia)

Iñigo Bikuña Izagirre, pilota arloan Bikuña deituraz ezaguna (Donostia, Gipuzkoa, 1998ko martxoaren 31) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, Aspe enpresarekin. 2019ko ekainaren 30ean debutatu zuen profesionaletan, 21 urte zituela. 16 urte zituen arte aurrelari aritzen zen, baina Kalongek, Antiguako eskolako entrenatzaileak, atzelari jarri zuen, horretarako dohain handiagoak zituela ikusita.[1] Pilotari segurua da, eskuin bortitzekoa.[2]

16 urte bete arte, auto lasterketetan lehiatzen zen. Renault Formula 2.000 talde batekin kontratua sinatzea lortu zuen, eta bi urtez aritu zen. Europa osoan lehiatzen zen: Span, Monzan...[1]

Erreferentziak

  1. a b Magro Eizmendi, Imanol. «Iñigo Bikuña, Aspeko pilotaria: “Donostian pilotariak irtetea zaila da. Beste kirolek dute indarra”» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
  2. «Iñigo Bikuña atzelari donostiarrak aurrekontratua sinatu du ASPE enpresarekin» Donostia Kirola: Pilotaren Txokoa 2018-09-18 (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).

Kanpo estekak