Iñaki Irure

Iñaki Irure
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1943ko irailaren 6a (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Iñaki Irure Gorostegi (Azpeitia, 1943ko irailaren 6a) futboleko atezain ohia da. Eibar Kirol Elkartean aritu zen eta Real Betis Balompié taldeak fitxatu zuen Bigarren mailan ari zela.

Biografia

Herriko Lagun Onak taldeko harrobian hasi zen jokatzen[1] eta Sansera pasa zen. Atezain titularra izan zen eta 62 partida jokatu zituen[2]. 1965ean Errealaren talde nagusiak egin zion fitxa[3]. 1966an Eibarrek fitxatu zuen eta bi denboraldi egin zituen bertan. Han egindako lan onari esker Betisek fitxatu zuen 1968an. Ordezko atezaina izan zen eta partida bakarra jokatu zuen, 1968ko azaroaren 10ean Mestallaren aurka[4]. Bi denboraldi egin zuen han.[5]

1970. urtean Sevillatik Gipuzkoara itzuli zen eta Lasarteko Michelin taldean jokatu zuen.[3]

Taldeak

Taldea Urteak
Lagun Onak
Sanse (Erreala B) 1962-1965
Real Sociedad 1965-1966
Eibar 1966-1968
Real Betis 1968-1970
Lasarteko Michelin 1970-1971

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Leon, Un reportaje de Jabi. (2019-02-02). «Más que buenos amigos, una escuela de valores» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).
  3. a b «Irure, Ignacio María Irure Gorostegui - Futbolista | BDFutbol» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).
  4. (Gaztelaniaz) Castillo, Alfonso Del. (2023-07-02). «Hoy hace 55 años. Fichaje de Ignacio Irure.» Historia del Manquepierda (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).
  5. (Gaztelaniaz) Castillo, Alfonso Del. (2014-01-02). «Presentación Temporada 1969-70» Historia del Manquepierda (Noiz kontsultatua: 2024-12-22).

Kanpo estekak